Justin Somper
Justin Somper | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | St Albans, XX. mendea |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Warwickeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Justin Somper fantasiazko eta beldurrezko eleberrien egile ingelesa da. St Albansen jaio zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Warwickeko Unibertsitatean ikasi zuen. Literaturan, egile eta argitaratzaile gisa hasi zen. Publizista gisa Puffin Booksen Usborne Publishingen hasi zen, 1992an. 1996an Random House Children argitaletxera joan zen, publizitate zuzendaria kargua betetzeko. 1998tik aurrera haur literaturaz espezializatu zen. Bere arrakasta Vampiratas sailarekin heldu zitzaion. Lehenengo liburua Vampirates: Demons of the Ocean izan zen (2005) eta gaur egun arte 100.000 kopia saldu ditu Erresuma Batuan. Lehen liburu horrekin ere sari desberdinak irabazi zituen (Birmingham KS3 Explora Book Award eta Solihull Childrens Book Award). Gaur egun Londresen bizi da.[1]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vampirates saila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vampirates: Demons of the Ocean (2005)
- Vampirates: Tide of Terror (2006)
- Vampirates: Blood Captain (2008)
- Vampirates: Black Heart (2009)
- Vampirates: Empire of Night (2010)
- Vampirates: Immortal War (2011)
Aurrerago, Vampirates: Dead Deep (2007) 2007ko Liburuaren Munduko Egunerako sortutako ipuina da. Linean dago eskuragarri.[2]
Allies & Assassins series
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Allies & Assassins (2013)
- A Conspiracy of Princes (2015)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Vampirates webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Vampirates sailari buruzko informazioa.